"Besarkada"

  • "Besarkada"
    Argazkia: Gorka Bravo

Gelditasuna, irudia, ikuspegi infinitua, kontenplaziorako garaia, isiltasuna, bere 360º-an ikus daitezkeen gorputzak dira. Zer gertatuko litzatekeen planteatuz eskulturak bezala sentitzeko ideiarekin lan egingo bagenu, materia bezala sentitzen gara. Gorputza lokatza dela pentsatuta: nola mugituko litzateke? Gelditasunaren ideia, denbora motela, irudi bat ez nabarmentzeko moduan aldatzen dela eta, ia konturatu gabe, beste eskultura bat, beste besarkada bat, beste ekintza bat ikusten ari zarela.

Fitxa

  • Zuzendaria: Nerea Martínez Martín
  • Koreografia: Nerea Martínez Martín, Natalia Garcia Muro
  • Dantzariak: Nerea Martínez Martín, Natalia Garcia Muro
  • Musika/Soinua: Mar-Mar
  • Argiztapena: Paco Trujillo
  • Eszenografia: Mar-Mar
  • Jantziak: Monica Lavandera
  • Ikuskizun mota: Dantza garaikidea. Lengoaia eszeniko berriak
  • Emanaldietarako lekua: Aretoa
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa
  • Beharrezkoa den gutxieneko espazioa: 8m x 8m
  • Pertsona kopurua oholtza gainean: 2
  • Pertsona kopurua biran: 3

Nerea Martínez Martín

Portugaleten jaioa, Elai-Alai euskal dantza eta musika taldean hasi zen dantzan Nerea.

Ana Rosa Tercerorekin trebatu zen Dantza Klasikoan, eta Matxalen Bilbaorekin, aldiz, Dantza Garaikidean. Heziketa Fisikoko Irakaskuntzan Diplomatua, dantzaren munduan sakontzea erabaki eta Burgoseko Dantza Eskola Profesionalean ikasi zuen, azken urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jasoz.

Euskal Herriko eta Europa osoko maisu-maistra eta koreografoengandik ikasi du, Euskal Herriko, Suitzako eta beste hainbat herrialdetako konpainientzat dantzari bezala lan eginez.

Koreografo gisa ireki duen atal berri honetan, bakarkako proiektu baten erantzukizuna hartu du Biraka lanarekin. Aurretik, beste sortzaile batzuekin elkarlanean sortu izan ditu bere lanak.

Harremanak eta banaketa

Nerea Martínez Martín

ADDE Dantza

Laburrean

Euskadi, auzolana