"Dye Dye"

  • "Dye Dye"

Tonalitateak aldaezinak ez diren bezala, pertsonen esentziak ere ez. Alderantziz, biak tindatu, diluitu eta etengabe urtzen dira tonalitate berriak sortzeko. Kolore berriak.

DYE DYE ikuskizunean bi pertsona elkartu dira, eta beren kolore-paleta, haien jakinduria eta bizitza erakutsiko diote elkarri, urtu eta ortzadar berri bat osatu arte.

Dantza garaikidea, dantza urbanoa eta akrobazia diluituak kolore koreografiko berria sortzeko.

Fitxa

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Idoia Rodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Arenas
  • Koreografia: Asier Zabaleta
  • Material koreografikoen sorkuntza: Idoia Rodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Arenas
  • Jatorrizko musika: Iñar Sastre
  • Konpainia: Ertza
  • Publikoa: Publiko guztientzako ikuskizuna
  • Iraupena: 25 minutu

Laburrean

Euskadi, auzolana