"Emakume kartagileak. Memoria bizia / Naiperas. Una memoria viva"

  • "Emakume kartagileak. Memoria bizia / Naiperas. Una memoria viva"

Liburu honek Aritza Sáenz del Castillo EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Departamentuko irakasle atxikiak egin dituen ikerketak jasotzen ditu. Ikerketa horien oinarri dira "emakume kartagileek" egindako jarduera eta zereginak, haien lan baldintzak, garapen ekonomikoari egin zioten ekarpena, XX. mendeko azken hamarkadetako industria garapenean izandako aldaketak eta beste alderdi batzuk, hala nola Gasteizko gizarteak haietaz zuen ikuspegia eta abar.

Argitalpena liburu dendetan eta Bibat Museoa-Fournier Karta Museoan dago eskuragarri. Arabako eta Gasteizko historia hurbilenaren zati bat berreraikitzeko aukera ematen du, eta testuingurua ematen dio emakume horiek egin zuten lanari, hain zuzen, Fournier-eko emakume kartagileek egindakoari.


Laburrean

  • Egileak Aritza Sáenz del Castillo Velasco
  • ArgitaletxeaArabako Foru Aldundia
  • Zenbatekoa18,00 €
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2021
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-7821-963-6