"KRAK"

  • "KRAK"

MAITE LARBURU. AHOTSA, BIOLINA & GITARRA.

Maite musikari polifazetikoa da.

Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan "Nicanor Zabaleta" sariaren laguntzaz. Ondorioz, arlo horretako Europa erdikaldeko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B'rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis...

Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitate lanabes bakarra: musika tresna desberdinen eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite duenez, hiru disko plazaratu ditu kantugile moduan: hoietako bi Neighbor bikotearen izenpean (Josh Cheatham-ekin) eta azkena (Hezurren azpian), bere lehendabiziko bakarkakoa. Lan horrek 2020ko Musika Bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean, eta 2020ko musika independentearen Premios MIN sarien finalista izan zen, euskarazko album onenaren sailean. Larbururen laugarren albuma (KRAK) 2021eko irailean kaleratu da, *ZART kolektiboaren eskutik.

Euskadi Irratiko Arratsean saioan kolaboratu izan du eta baita Berria egunkarian ere.

Bere azken proiektuen artean AMUA antzezlana dago; Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean sortua. Antzezlan horretarako musika sortu eta interpretatzeaz gain, Larburu oholtza gainean dabil aktore lanetan, Ximun eta Manex Fuchsen alboan.

2002-2018 urteen artean Amsterdamen bizi izan zen. Ordutik, Hernanin bizi da.

KRAK

Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da KRAK diskoa: pitzaduraz pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa. Maite Larbururen lan honetan Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak dira lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua gailu elektroniko, eta bateria perkusio set bihurtuko dituzte, haien jotzeko modu apartek ahalmendurik. Gitarra klasiko, elektriko, biolin, biola eta sinteez lagundu du Larburuk bere ahotsa. 

Erosi KRAK diskoa

Abestiak

1. O
2. Amu(r) -kantu hau AMUA antzezlanaren gidoiko elkarrizketa zatiz osatua izan da (Axut! 2020-21)-
3. Aho arraro
4. Maitasuna da...
5. Amuarrainen utopia
6. Arrailak
7. Igualak igual
8. Krak (edo bi zati)
9. Maitatzea nondik balitz
10. Sinplea -Raymond Carver-en olerki honen itzulpena Harkaitz Canok egin du-
11. As noites da Radio Lisboa (Itoiz, 1983) -moldaketa: Maite Larburu-

MUSIKA: Maite Larburu (1-10), Jean-Marie Ecay [ITOIZ] (11)

HITZAK: Maite Larburu (1, 2 [AMUA], 3, 5, 6, 8, 9), Harkaitz Cano (7), Raymond Carver [Harkaitz Cano] (10), Jose Mari Argoitia (11).

MUSIKA TRESNERIA: Maite Larburu: ahotsa (1-11), biolina (3, 6, 7, 8, 11), biola (6), gitarra klasikoa (5), gitarra elektrikoa (1, 2, 9, 10), sansula (6), txintxarriak (6), sinteak (3, 4) eta txistua (10), Carlos Taroncher: klarinete baxua eta horren manipulazio elektronikoak (1, 2, 3, 4, 7, 8, 9), Karlos Arancegui: bateria eta perkusioa (1, 2, 3, 7, 8, 9, 10), Garazi Navas: akordeoia (6, 8), Xabier Erkizia: idi gurdia (6) eta kilkerrak (9).

ESTUDIOKO TEKNIKARIA: Haritz Harreguy.

ZUZENEKO TEKNIKARIA: Juan Bau Larburu Flaut.

MASTERIZAZIOA: Ultramarinos Mastering.

ARGAZKIAK: Ainhoa Resano.

DISEINUA: Alain Urrutia.

HITZEN ITZULPENA GAZTELANIARA: Maite Larburu.

Lyric translations into english:https://maitelarburu.art/en

Traducciones de las letras al castellano: https://www.maitelarburu.art/es

ESKERRAK: *ZART, AMUA, ARTEDRAMA, Garazi Navas, Xabier Erkizia, Fernando Lutxo Neira, Jean-Marie Ecay, Juan Carlos Pérez, ITOIZ, Josh Cheatham, Axun Larburu, Harkaitz Cano eta beste KRAK anonimo kontaezinei.

Maite Larburu

Laburrean

  • Egileak Maite Larburu
  • Diskoetxea*ZART
  • Zenbatekoa15,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2021
  • LizentziaCopyright
  • Info Gehiago
Euskadi, auzolana