NURIA LABARIren izen bereko eleberriaren antzerkirako egokitzapena.
Sinopsia
"Amek ez dute idazten. Amak idatzita daude". Esaldi hori azaltzen da Nuria Labariren La mejor madre del mundo eleberriaren antzerkirako egokitzapen honetan: izugarrizko ahalegina, bilakatu zaren ama horrek zu zaren artista irentsi ez dezan, edo zu zaren artista horrek izan nahi duzun ama bazter ez dezan. Baina istorioa ez da hor hasten, askoz lehenago baizik. Artean iritsi gabe zegoen seme-alaba absentzia bat besterik ez zenean, ate-joka zebilena eta zirrikitu guztietatik sartzen zena, garaiz kanpo abestutako sehaska-kanta balitz bezala.
La mejor madre del mundo antzezlanak maitasunez, bertigoz, umorez eta itzalez osatutako zurrunbiloan murgildu nahi ditu ikusleak, sentipen horiek guztiak sortzen baitira ama garaikide baten gorputz eta buruan seme-alaba izateko nahia hasten denetik hazkuntzaren garai bete-betera arte. Ikuspegi berri bat esperientziaren epizentrotik, azkenean bere buruaren kontakizuna egitea erabaki duen emakume-ama bati esker. Honako hau bihozgabe baten istorioa da.
Fitxa