"Lanbroa"

  • "Lanbroa"

Antzinako erloju pisutsuek industria eta trenbideen garaietara eramango gaituzte. Lehen herrien erdigune ziren erlojuak, gaur izoztuta gelditu dira. Bego gaixotzen denean, bera eta Xabier, erlojugile familia batetik datorrena, aitonak eraikitako erlojuen bila hasten dira. Yeregitarren istoriak azaltzen du nola industrializazioak mundua eraldatu zuen eta horrekin baita beraien erritmoak ere. Aurkitzen duten erloju bakoitzak iraganaren inguruan hitz egiten du, baina baita orainaren inguruan ere. Beraien pasioari esker, lan talde bat sortzea lortzen dute leku desberdinetan aritzen dena, kanpai dorrearen erritmoaz eraiki zen historia berreskuratuz. Memoria galdu ez dadin lanean dabiltza eta asanblea da horretarako tresna. 

Fitxa

  • Ekoiztetxea: AL BORDE films
  • Finantzazioa: Eusko Jaurlaritza, EITB, Usurbilgo Udala, Zestoako Udala eta Zumaiako Udala
  • Parte hartzea: Sestaoko Udala, Euskotren, El Pobalgo Burdinola eta Konsoni Lantegia
  • Laguntza: Argilun eta Wovoka films
  • Gidoia: Ana Serna, Paula Iglesias eta Maialen Oleaga (Xabier A. Yeregiren eta Begoña Arrutiren laguntzarekin)
  • Zuzendariak: Paula Iglesias eta Ana Serna
  • Ekoizpen exekutiboa: Ana Serna, Maialen Oleaga eta Paula Iglesias
  • Argazkia: Kenneth Oribe
  • Artea: Amaia Santamaria
  • Edizioa: Paula Iglesias
  • Jatorrizko musika: Maite Arroitajauregi "Mursego"
  • Soinu postprodukzioa: Noisestudioa
  • Irudi postprodukzioa: Irusoin S.A.
  • Formatua: 2k
  • Gaia: Soziala, memoria historikoa, saiakera
  • Ekoizpen urtea: 2020
  • Ekoizpen burua: Maialen Oleaga

Laburrean

Euskadi, auzolana