"Plató"

  • "Plató"

Site-specific bat, diziplina anitzekoa eta murgiltzailea.

"Hauek dira presoak. Leize honen barrenean eman dute bizitza osoa. Urtetan eta hamarkadetan mundu bat sortu dute itzaletatik. Eguzkiaren argirik gabe, baita zerurik gabe ere, sormen puruko egoera bat aurkitu dute. Azalean bizi garenontzat pentsaezina den egoera bat. Ezer eman ez denean dena irudikatua izan behar delako, dena oroitarazia izan behar delako, leizearen sakonenean pilatu diren objektuen bitartez, inoiz ikusi ez duten kanpoko mundu baten hondakinen bitartez, eta, agian, inoiz ikusiko ez dutena".

Plató pieza eszeniko, ludiko eta murgiltzaile berri bat da, publikoa Platonen kobazulo alegorikoaren sakonenera gerturatzen duena, espetxe zaharra bihurtuz espektakulu eta harridura, errebelazio eta mirarizko mikro-mundu batean.

Gasteizen egoitza duten lau konpainien arteko lankidetza bereziaren ondorioz sortu da pieza, eta galdera serioak (eta ez horren serioak) proposatzen ditu gure errealitatearen izaeraz, baita errealitate berri bat irudikatzeko eta sortzeko gure gaitasun kolektiboaz ere.

Pieza sortu dute Sleepwalk Collective, Parasite Kolektiboa, Proyecto Larrua eta Tripak konpainiek, eta prozesuan lagundu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Fundación Vital Fundazioak, Garaion Sorginguneak, eta Baratza Aretoak. Sorkuntzan laguntzaile: Gasteizko Udala/Principal Antzokia. Montehermoso Kulturunearen kolaborazioarekin.

Fitxa

  • Zuzendaritza: Unai López de Armentia
  • Antzezleak: Marina Suárez, Iara Solano, Hannah Frances Whelan, Aritz López, Helena Wilhelmsson, Unai López de Armentia, Samuel Metcalfe, Danel Ibisate
  • Dramaturgia: Iara Solano, Hannah Frances Whelan
  • Koreografia eta mugimendua: Aritz López, Helena Wilhelmsson
  • Soinu espazioa eta musika konposizioa: Samuel Metcalfe
  • Eszenografia eta jantziak: Marina Suárez
  • Argiztapena: Danel Ibisate
  • Ekoizpena: Anna Pinotti Blanch
  • Banaketa: Josune Velez de Mendizabal
  • Webgunea: Habemus Estudio
  • Ikus-entzunezko errealizazioa: Beñat Fontaneda
  • Formatua: Site-specific
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania, ingelesa
  • Webgunea: proyectoplato.com

Konpainiak

Parasite Kolektiboa

Askotariko iturrietatik edaten du nazioarteko artista kolektibo honen lanak, dantza garaikidetik, laborategiko antzerkitik eta dramaturgia berritik kasu, ikerketan indar berezia jarriz, bai teorikoa, bai fisikoa. 2013an Hautsa, estreinatu zuten, Hogeita deialdiko proposamen saritua eta Scène Nationale de Bayonnek koproduzitua. Ordutik zortzi pieza ekoiztu dituzte: Estaba muerta (2015), Hot water (2016), Bizi (2014), Foto (2015), Usteak Ustel (2016), La Balsa de la Medusa (2018) -azken lau horiek gorantz ari ziren artistekin batera, guztiak Parasitek Baratza Aretoan zuzentzen duen Sorkuntza Eszenikoko Laborategiko partaideak- Jokoa (2017) eta Ibili Ganbaran (2019). Azken hori antzezlan ibiltari bat da, Gasteizko Alde Zaharretik. Sorkuntza lanarekin paraleloan, bitartekaritza proiektuak garatzen ditu; arte eszenikoak kolektibo ez profesionalei gerturatzen die sorkuntza partekatuaren bitartez, New International Encounters-ek (NIE) garatutako bitartekaritza eredu bat.

WEBGUNEA - INSTAGRAM

Proyecto Larrua

Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza konpainia, berezko hizkuntza duena, non uztartzen dituzten estiloak, izaera fisikoa, eta break dance eta dantza garaikidearen moduko diziplinak. 2015ean sortu zen, sorkuntza, bitartekaritza eta prestakuntza lantzeko asmoarekin; ordutik, konpainiak areto eta ezohiko espazioetarako hainbat pieza sortu ditu, eta Espainiatik, Europatik eta Erdialdeko Amerikatik biratu dute: Larrua (2016), Baserri (2017), Ozkol (2018), Idi Begi (2018), Otsoa (2019) eta haien azken proiektua: Ojo de Buey (2020). Jaso dituzten sarien artean Leioako Umore Azokan gorantz doan konpainia onenaren saria dago (2016), eta Max Sarietarako hiru hautagaitza izan ditu: koreografia onena, dantza ikuskizun onena, eta gizonezko interprete onena. Askotariko ekinbideetan lan egiten dute, dantza garaikidea ikusle guztiei gerturatzen, antzeztoki ezberdinei programazio koreografikoan n eta dantza deskodetzeko jarduera paraleloak sortzen

WEBGUNEAINSTAGRAM

Sleepwalk Collective

Zuzeneko artea eta antzerki esperimentaleko konpainia saritua; 2006tik Espainia eta Erresuma Batuen artean lanean ari da. Antzeztoki eta ezohiko espazioetarako pieza originalak egiten ditu, eta horiek sortzen dira kultura herrikoiak eragiten dien liluratik, eta besteekin dituzten harremanen konplexutasunetik. Iara Solano Aranak eta Samy Metcalfek dozena bat ikuskizun sortu dituzte elkarrekin, antzerkietan egiteko, baita hainbat pieza ere vis a vis eta site-specific formatuan, espazio alternatibo eta museistikoetarako. Horien artean: Swimming Pools (2020), Kourtney Kardashian (2018), Khloé Kardashian (2017) eta Kim Kardashian (2016) trilogia, Domestica (2014), Actress (2015) edo Karaoke (2013). Espainian, Erresuma Batuetan, Kanadan, Australian, Brasilen, Mexikon edo Kuban aurkeztu da haien lana. Gaur egun sorkuntza eta erakusketa uztartzen dituzte gorantz doazen artista gazteen proiektu eszenikoen laguntzarekin, prestakuntzarekin, eta komisariotzarekin. Baratza Aretoko konpainia egoiliarra da, eta Madrilgo Teatro de la Abadiara lotutako artistak dira. Haien testuak Oberon Books-en argitaratu dituzte.

WEBGUNEA - INSTAGRAM

Tripak

Musikatik eta arte plastikoen mundutik datozen bost emakumek osatutako kolektiboa, eta arte eszenikoetan sortzeko bide komuna aurkitu dutenak. 2013an jaio zen Baratza Aretoan; 2014. Urtetik espazio horretako konpainia egoiliarra dira. Haien lehen proiektu eszenikoa Aitaren Larrua (2015), izan zen; pieza horrek lan egiteko modu propioa aurkitzea suposatu zuen, erraietatik ateratzen den antzerki adierazkortasunaren eta eszenaratze poetiko eta esperimentatzailearen artean mugitzen dena. Lan horrek Euskal Herriko hainbat antzeztoki zapaldu zituen, bi urtez, eta Gasteizko InTacto jaialdian amaitu zuen bere bidea. 2017an Urruna, garatzen hasi ziren; Bilboko BAD jaialdian estreinatu zuten, eta gaur egun biratzen jarraitzen du, Euskal Herriko antzeztoki eta jaialdiak bisitatu ondoren. Sorkuntza egonaldiak egin dituzte Azala Kreazio Espazioa, Garaion Sorgingunea, Teatro Pradillo edo Bulegoa z/b-ren moduko espazioetan. Proiektu berria, Platea, Eremuak programak aukeratu du, 2020-2021 bitartean garatzeko.

WEBGUNEA INSTAGRAM


Laburrean

Euskadi, auzolana