"¡Qué Buen Día!"

  • "¡Qué Buen Día!"

"Travesía - Pyrénées de cirque" mugaz haraindiko proiektuaren barruan diruz lagundutako ikuskizuna.

Sinopsia 

Martina alaia eta dibertigarria iritsi da, aulkiarekin eta kanpin-hozkailuarekin. Hortik objektu ezinezkoak, partekatzeko jolasak, pasadizoak, istorioak... aterako dira.

Ikusleek, orain, "piknik komunitate" horretatik abiatuta, joko horietan parte hartu beharko dute, beren irudimenarekin objektuak sortu eta Martinarekin inprobisatu.

Sormen-lan horretan, irudimenaren indarra eta bizitzaren aurrean dugun jarreraren garrantzia landu nahi izan ditu. Martinak dioenez: "Jolastera etorri ez bagara, zertarako etorri gara?".

Garai hauetarako oso beharrezkoa den mezu batez betetako ikuskizuna. Bizitzaren aurrean dugun jarrerari buruz gogoeta eginaraziko digu, baina, batez ere, barre, imajinatu, partekatu... eragingo digu. Egunero izan daitekeelako Egun on bat!

Fitxa artistikoa

  • Pailazoa: Maite Guevara (Martina Nuatina)
  • Jatorrizko ideia: Pablo Ibarluzea, Maite Guevara
  • Dantza koreografia laguntzailea: Sergio Nguema
  • Slapstick koreografia laguntzailea: Elise Ouvrier
  • Zuzendaria: Pablo Ibarluzea
  • Jantziak: Monica Ausin
  • Ekoizpena: Cía Maite Guevara

Fitxa teknikoa

  • Publikoa: Publiko guztientzako ikuskizuna
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Lekua: Kale ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Harremanetarako

Telefonoa: (+34) 667849585
Helbide elektronikoa: martinanuatina@gmail.com 
Webgunea: www.maiteguevaraartist.com

Maite Guevara

Laburrean

Euskadi, auzolana