"Tres sure"

  • "Tres sure"

"Sara! Hartu hau eta hura eta zoazte antzokia garbitzera! Hau duzue azken aukera, huts eginez gero beste lan bat bilatu beharko duzue!".

Bi pailazok elkarrekin garbitu behar dute antzokia. Iristen direnean, publikoa bertan dago. Eta orain? Beren presentzia justifikatu behar dute. Bertan dituzte garbiketako tresnak, nahi bai baina ez dakite nola erabili. Erabilera ulertu nahian ari direla, jolasteko aukera ikusten dute aurkikuntza bakoitzarekin, sentimendu bakoitzarekin, beren bizi­tzarekin.

Pailazoa soil eta aske bizi da! Haur baten moduan jokatzen du, hemen eta orain bizi da, bulkadek mugitzen dute eta unean uneko emozioak partekatzen ditu. Geure buruaren bertsiorik onena da, plazera aurkitzen baitu bere bizitzan, den bezalakoa.

Fitxa

  • Egilea: MayBeACompany
  • Zuzendaria: Francisco Brito
  • Aktoreak: Inigo Garcia Cantero, Christina Petroleka
  • Iraupena: 45 minutu

Harremanetarako

GARZEA S.A / MAYBEACOMPANY
Iñigo Garcia
(+34) 946 746 235
(+34) 647 674 032
in6igo@gmail.com


Laburrean

  • Egileak MayBe A Company
  • KonpainiaMayBe A Company
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2021
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana