"Bobi"

  • "Bobi"

Folk, pop eta rock estiloak nahasten dituzten kantez osatua da disko eklektiko hau, eta bakoitzak bere bidaia propioa dakar barnean. Gineatik etorritako Amadourena edota gerlatik itzulitako soldaduarena bezala. Barruko zein kanpoko bidaiak dira.

Disko hau barruraino sartzen den horietakoa da. Patrice Dumoraren unibertsora bidaia da Bobi, bere estilo pertsonalaz eta ahots paregabeaz gozatzeko aukera berri bat.

Patricen lanari aberastasun itzela ekarri diote honako artista hauek:

  • Musikariak: Frederic Gaillardet (pianoa), Maddalena Luzzi (eskusoinua eta ahotsak), Raphaël Ferreira (baxua), Pierre Sangla (bateria eta ahotsak) eta Romain Larregain (gitarra)
  • Letragileak: Amets Arzallus, Ortzi Idoate eta Beltzane Obanos
  • Patricek Tom Waitsen doinu bati ezarri dio letra
  • Grabaketa eta nahasketa: Paxkal Etxepare
  • Lan grafikoa: Lorentxa Saragueta
  • Teaserra eta bideoklipa: Odei Barroso

www.patricedumorawatson.org

Promomusika

Laburrean

  • Egileak Patrice Dumora 'Watson'
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana