"Gero gerokoak"

  • "Gero gerokoak"

Lagunartean sentitu nahi dugu berriz eta intentzio berarekin elkartu ziren Xahu taldeko lau musikariak Musikenen 2018an, eta kidetasun giro bera da taldeak egun gidatzen dituena. Abesti propioak edota klasikoen moldaketak direla, The Jazz Messengers edo Brian Blade & The Fellowship moduko taldeen ildotik, be-bop, hard-bop eta oro har jazz puruko errepertorio bikaina pilatzen joan dira hiru urte hauetan. 2021ko apirilean 11 abesti aukeratu eta esku artean duzun Gero gerokoak diskoa grabatzeari ekin zioten, taldearen estreinaldia eta luze izatea espero dugun ibilbide baten hasiera.

Laukotea honako musikari hauek osatzen dute: Josu Salegi saxofoi jotzaile debatarra; 2016an Musikenen goi mailako ikasketak bukatu ondoren talde ugaritako kide izan da; Half Quartet Plus Two, Lau Quartet, Ludovico y los Acéfalos, Soul Messengers, Xahu edo Víctor Antón Group besteak beste; Mikel Nuñez durangarra pianoan; parte hartutako grabaketa amaigabe baten jabe, egun irakasle izateaz gain Mississippi Queen, Xahu, Josu Bergara, Bilbao Lindy band... bezalako taldeen partaide da. Jon Ander Amigo dugu baxu elektrikoan, Bilboko eszenako ohiko musikaria eta Musikenen eta Nafarroako CSMN artean ikasitakoa, musikari polifazetiko hau mota guztietako grabazio eta proiektutan aritu izan da, Charlie Don't Jazz, Mr. Bop Trio, FD Funk, Jazz Morning Duo, the Asymphtomatics, Xahu, A2 Jazz Quartet haien artean. Unai Olabarri Varela bateriak osatzen du taldea, 2018an Groningen-eko Prins Claus Conservatorium-eko jazz interpretazio alorrean eta New York-en Queens College-ko Aaron Copland School of Music-ean bi masterren jabe da bilbotar musikari bikain hau. Deborah Carter, Dave Glasser edota Andrzej Olejniczak moduko artisten ondoan aritzeaz gain Swingpapers, Half Quartet Plus Two eta Kass & The Gingerbread Boys taldeen partaide da ere. 

Abestiak

1. Erika (05:53)
2. Nai (03:26)
3. Gero gerokoak (06:13)
4. Amama (06:20)
5. New Zortziko (03:40)
6. I Wish I Knew (04:52)
7. Afroxarma (06:01)
8. Ronnin (04:08)
9. Histura berriro (04:24)
10. Aitama (04:10)
11. Shot of Firework? (08:19)

Erosi Gero gerokoak diskoa


Laburrean

  • Egileak Xahu
  • DiskoetxeaErrabal Jazz
  • Zenbatekoa10,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana