"Haragizko mamuak"

  • "Haragizko mamuak"

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria 2022 (kontakizuna).

Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea...

Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat.

Gizon-emakumen asegaiztasunaz, ezagutzen ez dugunaren ikaraz edo ondoegi ezagutzen dugunaren beldurraz hitz egiten digu Karmele Mixelenak, prosa dotore eta malgu, eder bezain adierazkorraz, Donostia Hiria saria irabazi duen ipuin-bilduma honetan.

Erosi Haragizko mamuak liburua


Laburrean

  • Egileak Karmele Mitxelena
  • ArgitaletxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa16,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua148
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-1360-280-6
Euskadi, auzolana