"Hirugarren koadernoa"

  • "Hirugarren koadernoa"

Aktore bat eta zinemagile bat zinemarako gidoi bat entseatzen ari dira. Gidoiak María Dolores González Katarain "Yoyes" zenak 1980tik 1985era bitartean idatzi zuen egunkariaren zatiak jasotzen ditu. Egunkaria Mexikon erbesteratuta zegoenean idatzi zuen, jada ETAko buruzagitza eta erakunde armatua bera utziak zituenean.

Fitxa

  • Zuzendaria eta gidoigilea: Lur Olaizola
  • Argazkia: Gerard Ortín Castellví
  • Ekoizpena: Sara Hernández
  • Soinua: Oriol Campi Solé
  • Muntaketa: Maddi Barber, Lur Olaizola
  • Aktorea: Ana Torrent
  • Generoa: fikzioa
  • Iraupena: 21 minutu

Zuzendaria

Lur Olaizola (Donostia, 1988). Zinema programatzailea eta zinemagilea da. 2015etik, Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzailea. 2017an, José Val del Omar-en lehen atzera begirako erakusketaren komisarioa izan zen New Yorken (Distant Touch: José Val del Omar, Anthology Film Archives). 2021ean, Berlinale Talents programarako hautatu zuten. 2020a ezkero, Elías Querejeta Zinema Eskolako irakaslea da. Punto de Vista zinema Jaialdiko hautaketa batzordeko kide da.

Kimuak

Laburrean

  • Egileak Lur Olaizola
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2022
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana