Lara Paristik Donostiara itzuli da Telmorekin, bere bikotekidearekin, hirian behin betiko bizitzeko asmoz. Daniel ez da inoiz hiritik atera, orain bere andregaiarekin bizi da, Verarekin, eta amaren higiezin-agentzian egiten du lan. Lararen eta Danielen bizitzak gurutzatu egingo dira salgai den etxebizitza baten bisitaldian, baina agian ez da elkar topatzen duten lehen aldia. Iraganaren eta orainaren artean, La quietud en la tormenta (Gelditasuna ekaitzean) filmak beste garai batean beste bide batzuk hartzeko aukera izan zuten bi pertsonaren maitasun-istorioa aztertzen du.
Fitxa
Zuzendaria
Alberto Gastesi Jaureguik (Donostia, Gipuzkoa, 1985) hamahiru urte zituela filmatu zuen bere lehen film laburra. Handik gutxira, Larrotxeneko (Donostia) "Kameraren atzean" nerabeentzako zinema-programan sartu zen, eta Trampantojo (2000) zuzendu zuen, bere bigarren film laburra, Cinema Jove eta beste hainbat lehiaketatan saritua. Harrezkero, Istmo (2011), Ekaitza (2012), Mapa del tiempo olvidado (2014), Alejandra (2015), Miroirs (2016), Cactus (2018) eta Las vacaciones (2019) zuzendu ditu, hainbat jaialditan hautatutako lanak.
Gaur egun, Singular zientzia-fikziozko filma prestatzen ari da, Sitgesko zinema-jaialdian Pitchbox saileko irabazlea. La quietud en la tormenta (Gelditasuna ekaitzean) da Gastesiren lehen film luzea.
Vidania Films
Filmografia (film laburrak):