"Lyrica Garaia"

  • "Lyrica Garaia"

Bilboko Afrika Txikira itzuli da Toure. Sa Kenegatik kezkatuta dago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion. Gure sasidetektibea argitzen saiatuko da bere amorante lagunari zer gertatzen ari zaion, bidean oztopoak aurkituko baditu ere, eta min ematen duten egiak.

Prostituziorako lege berria dela, gentrifikazio-prozesua dela, hiri osoko aldaketa sakonak direla…, auzoa, nola edo hala, aurre egiten ari zaio etorkizun hurbileko errealitate zalantzagarriari.

Baztertuen munduan girotutako Lyrica Garaian, Toureren sagako bederatzigarrenean, Jon Arretxek maisuki tartekatu ditu auzoko giroari buruzko deskribapenak eta pertsonaien arteko elkarrizketa gogoangarriak, umoreari iskin egin gabe. Trama bizi eta zorrotzak irakurlea harrapatu eta ustekabeko amaiera batera eramango du.

Egilea

Jon Arretxe (Basauri, 1963). Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta Piano eta Kantuko ikasketak ere baditu. Egile polifazetiko eta arrakastatsu honek aspalditik du ogibide idaztea, eta opera kantaria ere bada.

Sortu dituen hogei bat liburuen artean bidaia-narrazioak (7 KoloreTubabuOroituzGriot...) eta nobela beltzak dira nagusi. Azken genero honi dagozkio XahmaranTangerko ametsak eta Toure ikertzailearen sagakoak: 19 KameraHutsaren itzalakEstolda jolasak eta Sator lokatzak.

Irakurri lehen orrialdeak (PDF - 1,14 MB)

Erosi Lyrica Garaia liburua

Erein

Laburrean

  • Egileak Jon Arretxe
  • ArgitaletxeaErein
  • Zenbatekoa20,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua216
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9109-852-2
Euskadi, auzolana