"Nunavut"

  • "Nunavut"

NUNAVUT iraupen luzeko eta zehazki kalerako den dantza lana da, batez ere pieza laburretara mugatzen den ohiko kale-dantza-eskaintzaren mugak zabaltzeko asmoa duena. Obra bakoitzak bere garapenerako behar duen denboraren garrantzia nabarmentzeko ahalegina da, zeina publikoarekin egoteko, elkar begiratzeko, irudikatzeko eta partekatzeko gonbita egiteko beharrezkoa den; eta, era berean, sormenaren estandarizazioarekin hausteko beharra.

Taldean sortutako dantza-pieza da, indar eta berezitasun handiko hainbat diziplinatako tokiko artisten eta sortzaileren partaidetza da azpimarragarria, lankidetza-sareak zabaldu eta indartzeko asmoarekin. Bertan, zuzeneko musika eta espazio eszenikoaren sorkuntza lagun ditu dantzak, publikoa lurralde utopiko bat irudikatzera gonbidatuz, non denbora eten egingo den.

Sinopsia

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da,denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betiko irauten dutenekoa.

Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak.

Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...?

Fitxa

  • Ideia eta zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
  • Akonpainamendua eta kanpo begirada: Bertha Bermudez, Oihana Vesga
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Olaia Valle, Nerea Gurrutxaga
  • Musika: Idoia Fernandez - Hatxe
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Argazkiak: Nagore Legarreta
  • Bideo irudiak: Kensa Produkzioak
  • Emanaldiaren lekua: kalea
  • Publikoa: publiko mota guztientzat
  • Iraupena: 50 minutu

Harremanetarako

Myriam Perez Cazabon
myriam38@hotmail.com 
+34 607 838 235
www.nerihari.com

Konpainia

Hainbat urtez lan koreografikoak garatzen egon ostean, Myriam Perez Cazabonek bere ekoizpenak NERI(H)ARI izenpean egokitzea erabakitzen du, non proiektu anitzak eta diziplinartekoak batzen dituen, musika, zinea, antzerkia edo argazkigintza bezalako beste arteekin hartu-emanean. NERI(H)ARI da, bere sorkuntza pertsonalei eskainitako gunea. Myriam Perez Cazabonek bere lana dantza garaikide biluzia bezala definitzen du, hau da, fina, gardena eta zehatza. Eta diziplinartekoa, bere transmisiorako eta komunikaziorako balioa indartuz.

Dantza Garaikidearen Zirkuitua

Laburrean

Euskadi, auzolana