"Winesburg, Ohio"

  • "Winesburg, Ohio"

Bilduma: Literatura Unibertsala. Zenbakia bilduman: 186.

Azala: Alain Urrutia.

Sinopsia

Zenbat balio dute asmaturiko herrixka batetako nekazari eta langileen ametsek? Sinesten ahalko dugu guk ere haiekin, inoiz landa utzi eta hirira joanen garela eskapu? Haien eskuen keinuak behatu ahalko ditugu? Herriko Kale Nagusian igande goizez gora eta behera ibili? Desira dugun harekin paseoan atera iluntzean, baso aldera etzan eta elkarri musu emateko?

Amerikako Estatu Batuetako Ohion kokatzen du Sherwood Andersonek Winesburg herrixka. Hogeita bat istorio laburretan aletzen ditu bertako biztanleen nahi eta ezinak, elkar korapilaturiko bizitzak, XIX. mendeko Ipar Amerikako landa aldeko memoria emozional bat osatzeraino, industrializazioaren ufada gotorrak betirako desagerrarazi baino lehen.

ISBN: 978-84-9109-827-0 (paperen) / 978-84-9109-865-2 (digitala).

Egilea

Sherwood Anderson idazle estatubatuarra izan zen, narrazio laburren teknikaren maisua, eta industrializazioak sortutako arazoei aurre egin zien lehenetakoa.

Itzultzailea

Joannes Jauregi (Astigarraga, 1994). Itzulpen eta literatura ikasketak egin zituen Gasteizen eta Bartzelonan, eta Berria egunkarian zuzentzaile eta itzultzaile aritutakoa da. Literatura-kritikan ere jardun da, eta gaur egun irakaskuntza du ogibide.

Irakurri lehen orrialdeak (PDF - 240 KB)

Erosi Winesburg, Ohio liburua:

Erein

Laburrean

  • Egileak Sherwood Anderson
  • ItzultzaileaJoannes Jauregi
  • ArgitaletxeaErein, Igela
  • Zenbatekoa18,00 € (paperean) / 10,00 € (digitala)
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua304
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana