"De Musas"

  • "De Musas"
    Argazkia Yves-Aymar Koffi / @aymar_koffi

Sinopsia:

Nork kontatu zuen istorio hau lehen aldiz?
Zein ahotsek errepikatu zuten oihartzuna kondaira egin arte?

De Musas istorio ezaguna da, ikuspegi ezberdin batetik kontatua.

Ikuskizunak erruaren nozioa zalantzan jarriz berrikusten du “Medusa” Greziako Gorgona ospetsuaren mitoa. Hala, munstro beldurgarriak alde batera utziz, aurreiritzirik eta kriminalizaziorik gabeko istorio bati bide ematen dio, zeinetan protagonistarekin identifikatuta sentitzea erraza den.

Alderantzizko kronologia baten bitartez, jainkoek eta gizonek zigortutako emakume baten bizipen eta sentimendu kontraesankorretaz jabetuko gara.

Aurpegi ezberdinekin eta leku ezberdinetan errepikatzen den istorioa.
Iraganari, orainari eta -soilik agian- etorkizunari buruz, hitz egiten duen kanta errepikakorra.

Zenbat Medusari luzatu diozu eskua?
Zenbat Poseidoneri gelditu dizkiozu oinak?
Zenbat Athenea ulertzen saiatu zara?
Zenbat dakigu benetan inguratzen gaituen pertsona bakoitzaren historiari buruz?

 

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: Paula Jimenez Calvo
  • Koreografoa: Paula Jimenez Calvo, Philémon Flückiger
  • Interpretatzaileak: Paula Jimenez Calvo, Maxance Dell'Orefice
  • Hizkuntzak: Euskera, Gaztelania, Frantsesa, Ingeles
  • Musika/soinua: Musika konposizioa: Leire Aparicio Guerrero, Maxance Dell'Orefice; Soinu-banda: Lorelei Green, Neomak, Amak, Kalakan; Soinu sorkuntza eta produkzioa: David Sánchez Damián
  • Argiztapena: Paula Jimenez Calvo, Charlie Rabin, Philémon Flückiger, Mathieu Baume
  • Eszenografia: Paula Jimenez Calvo
  • Jantziak: Andrea Diego Ruiz
  • Ekoizpena: Dance & Music Creation
  • Testua sortzea: Leire Aparicio Guerrero
  • Iraupena: 40 minutu

 


Laburrean