"Ni ez naiz hamalau - Sonetoak"

  • "Ni ez naiz hamalau - Sonetoak"

Berrehun soneto idatzi ditu Karlos Linazasorok. Molde poetiko zahar hori erabili du gauza berriak esateko. Neurri-neurrian, artisau baten sentiberatasunez, birtuosismotik urrun ez dabilen dohainez.

Bere maisuak omendu nahi izan ditu poetak, eta lagunak goretsi. Denetariko gaiak aurkituko ditu irakurleak liburuan: maitasuna, natura, denboraren igaroa, filosofia, umorea...

Eta denetariko tonuak: sakonak, ironikoak, jostarinak, kritikoak, lirikoak, arkitektonikoak, musikalak, sarkastikoak eta zorrotzak...

Bizitzaren ertzak ikuspegi ugarietatik ukitzen dituen lana, azken buruan. Liburu bakana eta goi-mailakoa, gozamen hutsa.

Gure artean betiko geldituko den maisu-lana.

Ez nau ikaratzen negu hurbilak
zure abaro goxoan banago,
elurra ez delako elurrago,
gure hitzak ez daudelako hilak.

Ez nau izutzen denbora harroak
duen hil-gose aserik gabeak,
bai baitakit haren zauri ajeak
zor dituela ordu igaroak.

Ez nau urduritzen frakasoaren
beso lizun hitsen amildegian
jausi beharrak, ezina bitarte

saiatzea baita gizakiaren
patua minez altxa-erorian,
hobeto erratzen ikasi arte.

Egilea

Karlos Linazasoro. Tolosan sortu zen 1962an. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Obra zabalaren egilea, genero guztietan. Poesiaren arloan, aipa litezke: Udazkeneko karabana erratua (1991 - Lizardi Saria), Apunte eta ahanzturak (1992 - Irun Hiria Saria), Hamazazpikotan (2010), Ezer gehiago behar gabe (2012 - Xabier Lete Saria), Zerua beti beherago dago (2016), Lurra bere erro gorrira (2018) eta Esaten dugun argia (2021).

Erosi Ni ez naiz hamalau - Sonetoak liburua

Aurki ezazu zure liburutegian

Aztarna

Laburrean

  • Egileak Karlos Linazasoro
  • ArgitaletxeaAztarna
  • Zenbatekoa20,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua208
  • Argitalpen-urtea2023
  • ISBN978-84-09-47707-4