"Udaberri alua"

  • "Udaberri alua"

Udaberriaren hasierarekin batera, Balerdi Balerdi talde nafar beteranoak single berria aurkezten du.

Galtzen ikasteko metodoa CDa agertu zenetik sei urte igarota, joan zen udan grabatu zituzten lau abestitatik bi aukeratu dituzte binilo txiki bat osatzeko: "Udaberri alua"-n urtaroaren etorrera gaitzesten da, aurreko hilabeteetako gertaera tristeak naturaren berpiztearekin ahazten direlako. "Azken kanta", berriz, kantuaren zentzuaz mintzo da, baina amaieran errepikatzen den leloak iradokitzen du kanta bera azkena izan daitekela.

Lasai: "Azken kanta"-ren ondoren etorri dira gehiago, udan bertan grabatu zuten "Bizi bedi rock'n'rolla" (formatu digitalean eskuragarri), besteak beste. Eta udan ekoitzitako laugarren abestiak, "Gurpilen antzera" izenekoak (hau ere digitalean eskuragarri), erakusten du Balerdi Balerdi taldeak aurrerantzean ere jiraka jarraitzeko asmoa duela.

Toño Muro: ahotsa, gitarra
Petti: gitarrak, ahotsa
Anxel Iraola: baxua
Sergio Ibarrola: ahotsa, gitarra

Erosi Udaberri alua

Gor Diskoak

Laburrean

  • Egileak Balerdi Balerdi
  • DiskoetxeaGor Diskoak
  • Zenbatekoa9,50 € (biniloa)
  • FormatuaBiniloa / Digitala
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2023
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana