"Yuku eta Himalaiako lorea"

  • "Yuku eta Himalaiako lorea"
  • "Yuku eta Himalaiako lorea"
  • "Yuku eta Himalaiako lorea"
  • "Yuku eta Himalaiako lorea"

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea... Himalaiako lorea. Yuku sagutxoa, familia atzean utzi ondoren, betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta, batez ere,... otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musikari eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Yuku et la fleur de l'Himalaya
  • Generoa: animazioa, abenturak, marrazki bizidunak, fantasia, haurtzaroa
  • Kalifikazioa: publiko guztientzat egokia
  • Zuzendariak: Arnaud Demuynck, Rémi Durin
  • Gidoigilea: Arnaud Demuynck
  • Iraupena: 62 minutu
  • Herrialdea: Belgika
  • Musika: Alexandre Brouillard, David Rémy, Yan Vols
  • Produkzioa: Belgika-Frantzia koprodukzioa (Artemis Productions, La Boîte, Les Films du Nord, Vivement Lundi)

Euskarazko estreinaldiari buruzko informazio guztia, hemen.

Zineuskadi

Laburrean

  • Egileak Arnaud Demuynck, Rémi Durin
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2023
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana