"Zulotik"

  • "Zulotik"

Lepora dira Txus (Same Old, Libe, Losado, Eh!), Ibon (Tutan Come On), Gorka (Kashbad, Trumbo) eta Txusta (Iont).

Gasteiztarrek 2020an argitaratu zuten lehen diskoa (Lepora, Bonberenea Ekintzak), eta 2022ko azaroan bigarrena grabatzera sartu ziren: Zulotik.

Oraingoan ere grabazioa eta nahasketak Karlos Osinagak egin ditu. Bateria eta baxua Berako Atala estudioan grabatu dituzte, Iñigo Irazokiren laguntzarekin, eta gainerakoa Tolosako Bonberenea estudioan. Masterizazioa Victor Garciak egin du, Ultramarinos Mastering-en. Mikel Escalera (Giante) arduratu da diseinuaz. Disko berrian, 3 mailukada eta 3 labankada bildu dituzte, zakarragoak, zuzenagoak.

Abestiak

1. Ez dago inor (04:12)
2. Zulotik (01:34)
3. Aterako dira (03:50)
4. Hegaldia (03:01)
5. Ezin menderatu (05:04)
6. Kutxatan (03:22)

Erosi Zulotik diskoa:

LP|CD
Digitala

Bonberenea

Laburrean

  • Egileak Lepora
  • DiskoetxeaBonberenea Ekintzak
  • FormatuaLP|CD / Digitala
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2023
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana