"Birakolore"

  • "Birakolore"

Basilio eta Valeria adineko bi pertsona dira, eta ekintzan hastea erabaki dute, agian beren bizitzako ekintzan. Gurdi zahar bat, ureztagailu bat eta beren ekimena aurrera eramateko bestelako tresnak berreskuratu dituzte haien aletegitik. Hirietako kaleetan bizia landatuz, jakinduria banatuz, ingurunearekiko eta beren oraina eta etorkizuna osatzen duten pertsonekiko maitasuna eratuz, poesiazko mezuak eskaintzen dituzte: Haiek ongi baidakite lore, zuhaitz edo hazi oro edertasuna dela berez, eta gure arreta, ezagutza eta miresmen osoa merezi dutela.

Hiriko ibilbidean lagunduko gaituzte, hiriaren erritmo frenetikoa pausatu eta delikatua bihurtuz. Ikusleekin elkarreraginak eragiten duen keinu motelaz, pertsonek parte-hartzea irribarre, emozio eta itxaropenaren artean gozatuko dute. Belaunaldien arteko topaketak, berez emankorra den ongarri gisa, gure dihotzak amestu, laztandu eta esperientziaren samurtasuna eta jakinduria bizi den leku horretan hegan egitera gonbidatuko gaitu.

 

Fitxa:

  • Artista interpreteak: Eñaut Gorbea Lpz de Uralde eta Amaia Garrosa Martín
  • Sorkuntza: Eñaut Gorbea Lpz de Uralde, Lucille García eta Amaia Garrosa Martín
  • Titereen eralkuntza: Eñaut Gorbea Lpz de Uralde
  • Ekoizpena: Zurrunka Teatro
  • Koprodukzioan: La Semilla Voladora 

 

 


Laburrean