Zirkulartasunak ez du amaierarik. Ez dakigu non hasten den edo non bukatzen den. Zirkulartasun horretatik irten gaitezke? Munduan borobilean ibiltzen garen sentsazioa dugu, gauzak behin eta berriz bizitzen ditugula, batzuetan bizkorrago eta beste batzuetan geldiago.
Baina eguneroko ohiko jario horretan beti izaten dira pitzadurak, monotoniarekin hautsi dezakegu eta gauzen norabidea aldatu. Zer da benetan garrantzitsua? Zerk bultzatzen gaitu gauzak egitera? Zergatik jarraitzen dugu borobilean: zerk geldiarazten, hausten edo aldatzen digu erritmoa?
Publiko guztiarentzat zuzendutako ikuskizuna, eszenaratze zirkularrean, 50 minutu ingurukoa. Zirkua, antzerki fisikoa eta dantza. Zirkulartasuna bezalako gai garrantzitsu bat lantzen dugu. baina umorea galdu gabe, umorea gure aliatu eta laguna baita bizitzan.
Jatorrizko ideia: Trotamundos Konpainia
Zuzendaritza:Aritza Rodriguez
Zirku zuzendaritza: Garazi Pascual Esnaola
Dramaturgia: Coral Graciani
Antzezleak: Mailén Masilla eta Luciano Mezzotero
Ekoizpena: Trotamundos konpainia
Laguntza: Coral Graciani – ARTAIDE
Argazkia: Arkaitz Buron
Bideoa: Ivan Izagirre
Web diseinua: Alvaro de Lera
Jantziak: Estudio 14
Eszenografia: ATX Diseinua sorkuntza
Diseinua: Inés Bermejo