"Helenas (de Troya, de Ucrania, de Santutxu...)"

  • "Helenas (de Troya, de Ucrania, de Santutxu...)"

Helenek eragin al zituzten Troiako gerrak?

HELENAren mitoaren dekonstrukzioa.

Bai Troiako Helenaren mitotik, bai dokumentaletik, Helena ugariren bizitzetara hurbilduko gara, sozietate patriarkalak erruztatuta eta estigmatizatuta Helena izate hutsagatik.

Ironia, intimitatea, tragediatik egunerokotasunera, gure HELENEK borroka egiten dute duintasunaren, justiziaren eta berdintasunaren alde.

Sexu-indarkeria gerraren parte da; sexu-indarkeria kalean dago, nire eraikinean, sareetan... Sexu-indarkeria gure bizitzaren parte izan da aspalditik. BETIDANIK... emakumeen aurkako sexu-indarkeria gaitz bat da, epidemia bat.

Eta, bien bitartean, emakumeak hil egiten dira; tira, ez dira hiltzen. Emakumeak hil egiten dituzte.

Gure oroimenaren kontakizuna poesiaren, performantziaren eta antzerkiaren bidez. Den-denari buruz hitz egiten dugu. Zalantzan jartzen ditugu geure buruak, gogoeta egiten dugu, ezegonkortu egiten gara. Zergatia jakin nahi dugu.

Mitoa, gaurkotasuna eta gertaera historikoak. Troiako, Ukrainako eta Kosovoko Helenak, baina Santutxukoak edo Kordobakoak, Medellingokoak edo Kongokoak ere bai...

Genealogiak, Indarkeriak, Memoria eta Generoa.

FITXA ARTISTIKOA

  • Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Bea Insa
  • Kanpoko begirada: Ángel Mirou
  • Bideoak eta argazkiak: Ángel Mirou
  • Off ahotsa euskaraz: Garbiñe Arrambarri
  • Argien diseinua: Patxi Pascual
  • Ekoizpena: La Pacheca Collective
  • Eskerrak: La Fundición Bilbao, Masha Novikova, Argitan - Barakaldoko emakumeentzako aholku etxea

beainsa.com

Laburrean

  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2024