"Itsas Behera – Marée Basse"

  • "Itsas Behera – Marée Basse"

Duela bost urte ernatu zen uretako bizitzari buruzko gaia duen kontrabaxu bakar baten ideia, Surmenianek lehen aldiz jo zuenean Ama Ur, tamalez desagertutako Donostiako Altxerri jazz klubean looper batekin egindako inprobisazioa. Ordutik atzera argi geratu zen bere hurrengo opusak urarekin eta itsasoarekin bakarrik lotutako kontrabaxurako performance ausarta izan behar zuela. Bakarrik eta looper batekin lan egiteak bere buruari konpromiso estilistikorik eskatu gabe eta dinamikak kontrolatzen dituela,erraztu egiten dio jotzea artistari, ezinbesteko baldintza baita instrumentuak eskaintzen duen tinbre eta ñabarduren aberastasun guztia erabili ahal izateko. Covid aldian, looper-arekin lana onduz, obraren orkestra izaera sortzen hasi zen.

Itsas Behera – Marée Basse-ren lehen emanaldia 2022an egin zuen Frantziako Jazz à Vialas jaialdian. Bitartean,  Getxoko kultur gelak musika proiektuen egoitzarako hautatu zuen, eta musika eta testua garatzen jarraitu zuen bertan, eszenarako ere hedatzen zela Araitz Lasa dantzariaren laguntzarekin.

Disko honetan, Surmenianek Marée Basse ikuskizuna osatzen duten kontrabaxu bakarrerako zortzi pieza entzuteko aukera ematen digu, libretoan sartutako testuarekin eta bonus track batekin.

Konposizioak zuzenean grabatu ziren, publikorik gabe, 2022ko urtarrilean eta 2023ko martxoan, Krisostomo Arriaga Kontserbatorioko auditorioan, estudioko lanik gabe.

Hona editorearen kezka: Gustatuko ote zaio publikoari estilo sailkaezineko proposamen hau?  Ez ote da klasikoegia izango jazzaleentzat?  Ez ote zaio garaikideegia klasikozaleari eta melodikoegia garaian garaikozaleari?

hotsak.eus

Laburrean

  • Egileak Eric Surmenian
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD / Digitala
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2024