"Lagunak erreskatera"

  • "Lagunak erreskatera"

Superbilau misteriotsu batek urarekin kontaktuan eztanda egiten duen apar arrosa toxiko batekin estaltzen du oihana. Orduan, lagunak erreskatera ateratzen dira. Euriteen sasoitik hilabete baino gutxiagora, hasi da lasterketa! Gure heroiak, aliatu berriekin, mundu osoan zehar ibiliko dira antidoto baten bila. Iparraldeko eskualde urrunetatik, Europatik, Asiatik eta Ekialde Ertainetik igaroz, historiako bilaketarik handiena egingo dute. Oraingoan, inoiz baino aurkari adimentsuago eta gaiztoago bati egin behar diote aurre. Mauricentzat eta bere lagunentzat, inoiz ez da hainbeste egon jokoan!

Zuzendaria: Laurent Bru, Yannick Moulin, Benoît Somville

Gidoia: David Alaux, Eric Tosti, Jean-François Tosti

Herrialdea: Frantzia

Produkzioa: France 3 Cinéma, Master Films, SND Groupe M6

 

zineuskadi.eu

Laburrean