"Los williams"

  • "Los williams"

Migratzaile asko euren burua ezagutzeko ispilu baten bila bizi dira; ez dira hemengoak, baina hangoak ere ez dira. Los Williams / Williamstarrak film luze dokumental eta familiarra da, kirolari buruzkoa, Iñaki eta Nico Williamsek lehen pertsonan kontatua. Bi anai futbolari, euskaldun eta beltzek (ghanatarren ondorengoak) euren historia harrigarria erakusten digute euren bizitzako bi urte erabakigarrienen bidez. Qatarreko Munduko Txapelketan bi selekzio ezberdinekin parte hartu zutenekoa, 40 urteren ostean Athletic Clubek Errege Kopa irabazi zuenekoa, Nicok Eurokopan irabazi zuenekoa, etab. Nazioarteko bi izar, euren iraganarekin eta etorkizunarekin aurrez aurre, bizitza markatu dien gatazketan zehar: arrazakeria, nortasuna, frustrazioa, anbizioa, eta arrakasta.

Fitxa

  • ZUZENDARITZA: Raúl de la Fuente
  • GIDOIA: Amaia Remírez, Rosaura Romero, Marias Recarte
  • EKOIZPENA: Kanaki Films / En Cero Coma
  • BANAKETA: 39 Escalones Films 
  • ARGAZKILARITZA: Raúl De la Fuente, Gorka Gómez-Andreu
  • MUNTAKETA: Raúl de la Fuente, Natxo Leuza, Raúl López, Lupe Pérez, Celia Hernández
  • MUSIKA: Mikel Salas
  • PARTEHARTZAILEAK: Iñaki Williams, Nico Williams
  • IRAUPENA: 85 minutu
  • FILMAREN BEREZKO HIZKUNTZAK: gaztelania, euskera, ingelesa, twi

 


Laburrean

  • Egileak Raúl de la Fuente
  • Produkzio-etxeaKanaki Films, En Cero Coma (Fremantle)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2024