"On-do-ko"

  • "On-do-ko"
  • "On-do-ko"
  • "On-do-ko"
  • "On-do-ko"

Sinopsia:

On Do Ko komunitatearekin egindako antzerki-dantza ikuskizuna da.

Auzo-toki bat. Ondoan daudenekin bizi den espazio bat.

Auzoa askotan hirietako giza erritmoa iragartzen duen danborra da, bizitzaren zaintzaile bihotz handia da. Auzoan berrantolatzen da etxeko mugimendu hurbilena, baina askotan hiri handiaren erritmo anonimoak jarraitzen du, ondoan bizi denaren begietan begirada pausatzeko astirik gabe.

Lan hau inguruan bizi direnekin berriz elkartzen saiatzen da, errutinak ikusezin bihur ez gaitzan!

Arteak badu zeregin sozial eta politiko hori, errealitatea mekanizatu ez dadin astindu, probokatu, zalantzan jarri eta esnatu ahal izatea.

 

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza artistikoa: Mafalda Saloio
  • Antzezleak: Ascen Jiménez, Carmen Holgado Carmen Medina, Carmen Vals Conchi González, Consuelo Saenz, Dorita Olcoz, Iñaki Murua, Isabel Fernández, Gloria García, Jesús Torregaray, Mari Cruz Murua, Marisa Santos Maria Paz Lorente, Mikeli García Nubia Ramírez, Maixol Irazusta, Manoli García, Matilde Bullon, Pilar Ortega, Pilar Romea, Pilar Samperio, Ramon Ceresuela, Rosario Alvarez de Eulate, Teresa Alonso
  • Argiak: Inma Irazustabarrena
  • Argazkiak: Félix San Martín
  • Taldearentzako laguntza: Laura Martín Proyecto
  • Laguntzaileak: Donostia Lagunkoia, Donostia Kultura Plus 55

 

 


Laburrean