"Txan Fantasma"

  • "Txan Fantasma"
  • "Txan Fantasma"
  • "Txan Fantasma"
  • "Txan Fantasma"
  • "Txan Fantasma"

Sinopsia: 

Karmentxuk ez du bere izeba Edurne beste seniderik. Txan fantasma bere gelan agertzen denean, bere bizitza erabat aldatzen da: elkarrekin jolastu, hitz egin, barre egin eta primeran pasatzen dute.

Hala ere, adineko pertsonek ez dute fantasma ikusten eta neskatoa burutik “ondo” ez dagoela pentsatzen dute. Orduan, Karmentxuk eta Txanek bidaia bat egiten dute jaietan herri batera iritsi arte… Istorio honen bitartez, maitasunik eza eta “alegiazko laguna” bezalako gaiak planteatzen dira.

 

Informazio gehiago:

Beste kolore batzuk nabarmentzeko aukera ematen duen hondo gris batean, hiru espazio eszeniko sortzen dira plataforma errodatuen gainean. Alde batetik, Arraroaren Etxea eta farola non Txan fantasma Karmentxuren zain dagoen; bestetik, neskatoaren gela eta jostailuak eta azkenik, feriako espazioa, Polichinelako teatrinoarekin eta Tiovivoarekin.

Erabilitako panpinek errealismo-maila jakin bat bilatzen dute, emozioak eta bakardadea eta fantasma txikiarekin -irudimenezko lagunaren irudikapena- duten harremana ezagutzeko.

 

Fitxa artistikoa: 

  • Idazlea: Mariasun Landa
  • Antzezleak: Ainhoa Pineda eta Santiago Ortega
  • Zuzendaritza artistikoa: Santiago Ortega, Elena Bezanilla
  • Argiztapena: Arantza Flores
  • Argazkia: J Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
  • Bideoa: Gin Ro eta Ruso Csik
  • Dramaturgia eta Zuzendaritza: Elena Bezanilla
  • Ekoizpena: Pantzart

 

pantzart.org

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Egileak Mariasun Landa, Elena Bezanilla
  • KonpainiaPantzart
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2025