Sinopsia:
"UN'WE"-k "BAT BAKARRA" esan nahi du changana hizkuntzan, Afrika hegoaldeko hainbat herrialdetan hitz egiten den bantu hizkuntzan. Hemen, gure munduari egiten dio erreferentzia, sare sozialei esker bakarrera murriztu den munduari; baina aldi berean, eta gaur inoiz baino gehiago, bertan dauden desberdintasunak nabarmen erakusten dituenari; gutxitu beharrean, ugaritzen doazen desberdintasunak izan ere. Bi mundu, bata bestearengandik geroz eta urrunago dauden arren elkarren beharra dutela eta azken finean mundu berbera direla ulertzen ez dutenak.
"UN'WE"-k gaur egun ematen diren esklabutza mota berriez, esplotazioaz, indibidualismoaz eta sare sozial deiturikoekiko menpekotasunaz hitz egiten du.
"UN'WE"-n ikusten ditugun bi pertsonaiek, mendeak igaro diren arren, oraindik oinetan kate bat dutela lotuta sentitzen dute. Badakite kate horren inguruan zenbat eta bira gehiago eman, orduan eta diru gehiago irabaziko dutela munduko beste puntan dituzten familiak elikatzeko. Zirkuluetan pedalari eman eta eman lehertu arte, nekez bizirik irauteko, hasierarik edo amaierarik ez duen gurpil erraldoi batean harrapatutako hamsterrak balira bezala.
Fitxa artistikoa:
Harremanetarako:
Konpainia:
Asier Zabaleta
+ 34 663 767 699
Banaketa:
Ines Bermejo
+ 34 676 441 238
info@ertza.com
www.ertza.com
Instagram: @ertza
Facebook: Ertza