Zakur Ustel eskolara doa. Lortuko al du gelan ez lokartzea? Jokatu ahal izango du futbolean, pilotarekin estropezu egin gabe? Irakurtzen ikasiko al du azkenean, zaborretan aurkitzen duenaren etiketak deszifratzeko? Zakur Ustelek suhartasun mugagabeaz erakutsiko digu, beste behin ere, bere moketa zahar itxurako ilearen azpian bihotz bat dagoela taupaka.