Sinopsia:
Mitoaren sustraia eta lurrean uzten dugun aztarna arakatzen dituen dantza pieza, gorputz bizi eta dardarkari baten bidez.
Hodei Iriarte eta Alberto Serranoren «Aatxe» euskal mitologian murgiltzen den dantza garaikideko pieza bat da. Mugimendu eta soinuaren bitartez, lanak naturarekin dugun harremana aztertu baita basa-izatearen pultsua arakatzen du gorputzean. Sustraiaren eta modernitatearen arteko elkarrizketa xume bat, non arbasoen ondarea mugimendu bihurtzen den, lurra guregan eta gu lurrean bizi garela gogoraraziz.
Fitxa artistikoa: