"Fiesta: eguzkia jaikitzen da"

  • "Fiesta: eguzkia jaikitzen da"

Bilduma: Literatura Unibertsala. Zenbakia bilduman: 179.

Parisen bizi diren eta idazle izan nahi duten kazetari amerikar batzuen ibilerak eta festarako gogoa kontatzen ditu Jake Barnesek, liburuko narratzaileak. Horrela esanda, obrak ez dakar muntako ezer berezirik, ez bada oso obra atipikoa dela: badu trama estilizatu bat, hari nagusietakoa, zeina den Brett Ashley erizainak kuadrillan eragiten dituen erreakzio sentimentalen kontakizuna; baina liburuak asko du erreportajetik ere (sanferminak protagonismo handia du); bada, gainera, oroitzapen-liburua; eta bada, halaber, bidaia-liburua ere. Obra hibrido bat dela esan liteke avant la lettre, askotarikoa, baina osagai horiek guztiak biltzen dituen zakuak izen doitu bat du, eta da nobela.

Ez, Fiestan kontatzen dena ez litzateke bereziki interesgarri, ez balitz bertan gertatzen diren peripezia egunerokoak kontatzeko moduarengatik. Kixoteari gertatzen zaio. Edo Denbora galduaren bilari.

Anjel Lertxundi

ISBN: 978-84-9109-578-1 (paperean) / 978-84-9109-664-1 (digitala).

Egilea

Ernest Hemingwayk kazetari bezala hasi zuen bere ibilbidea, Kansas City Star egunkarian idazten, baina abentura eta akzio grinak I. Mundu Gerran anbulantzia gidari bezala izena ematera eraman zuten. Gerran zauri larriak jasan zituen, eta atzerriko berriemaile bezala ekin zion berriz. Parisen egon zen garaian, Hemingway literatura idazten hasi zen, arrakasta handirik gabe. Boxeoko sparring ere aritu zen gaztea zela. Festa eleberriak aldatu zion bizitza. II. Mundu Gerran kazetari moduan aritu zen, Normandiako lehorreratzean parte hartzeraino. Gerra ondoren Kubara egin zuen, eta Pulitzer eta Nobel saria irabazi zituen bat bestearen atzetik. 1961ean bere buruaz beste egin zuen Idahon.

Itzultzailea

Koro Navarro (Donostia, 1955). Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean; Euskal Filologiako irakasle ere izan zen bertan. Era berean, Lur Entziklopediaren ontze lanetan ere parte hartu zuen, 1991-2000 urte bitartean. Itzultzaile oparoa da, eta 30 liburutik gora ditu itzuliak literaturan, gehientsuenak ingelesetik, baina baita frantsesetik eta gaztelaniatik ere. Horrez gain, dibulgazio-testuak eta testu teknikoak ere itzuli izan ditu, telebistarako dokumentalak, opera-gidoiak... Euskaltzaindian, euskara batuaren lexikoa osatzeko azpi-batzordeko kide izan zen 1997tik 2007ra arte. 2003an, Euskadi Literatur Saria jaso zuen itzulpenaren alorrean, Isaac Singerren Zortzi Kontakizun euskaratzen egindako lanarengatik.

Erosi Fiesta: eguzkia jaikitzen da liburua:

Irakurri lehen orrialdeak (PDF - 215 KB)

Aurki ezazu zure liburutegian

Igela

En breve

  • Autoría Ernest Hemingway
  • TraducciónKoro Navarro
  • EditorialErein, Igela
  • Precio17,50 € (en papel) / 9,76 € (digital)
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas336
  • Año de publicación2021