"Mamuak ezagutzera joan zen umea"

  • "Mamuak ezagutzera joan zen umea"
  • "Mamuak ezagutzera joan zen umea"
  • "Mamuak ezagutzera joan zen umea"
  • "Mamuak ezagutzera joan zen umea"

Sinopsia:

Egun gogorra suertatu da Malda eta Zorrotzek lan egiten duten almazenean: Aurkitu beharreko erlikia galdu bat, konpontzeko dagoen musika-tresna eta hori gutzi ez balitz istripu baten ondorioz objetu guztiek bizia hartu dute ustekabeak sortaraziz… eta bakoitzaren mamuak esnatuz. Txontxongiloak, zuzeneko musika eta antzerkia batzen duen ausartentzako abentura.
 
 
Zergatik hitz egin beldurrari buruz?

Beldurrari buruzko antzezlan anitzak egin dira betidanik. Ez gara lehenak eta ez gara azkenak izango. Baina gure nahia ikuspuntua aldatzea da. Txikitan garatutako beldurrei buruz hitz egin nahi dugu, baina helduak garenean mantentzen direnak. Beldur horiek gure inkontzientean itsatsitako beldurrak dira, gure eguneroko bizitza egiterakoan lokarturikoak, baina usain, irudi edo ukimen batek beldur horiek esnatu ditzake.

Bizi esperientziari esker helduok erraminta ezberdinak irabazi ditugu eguneroko gatazkak konpontzeko baliogarriak direnak, baina nola egin diezaiokegu aurre txikitako beldurrak esnatzen direnean?

 
 
Fitxa artistikoa:

En breve

  • Tipo Teatro (infantil)
  • Autoría Aitor Fernandino
  • CompañíaAnodino Teatroa
  • IdiomaEuskera
  • Año de estreno2024