Zertan sinetsi gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?
Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, SHINEk gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.
Erritu etsia, galdutako fedearen bila.
Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?
SHINE lanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.
SHINEk gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.
Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.
Fitxa
Lasala
Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko LASALA konpainiak 10 urte beteko ditu. Jakinekoa da, 2013an sortu zenetik, hizkuntza fisiko berezia eta gaur egungo estetika sortu dituela. Ibilbide bizi eta aberasgarria egin du eta, horri esker, koreografia-hizkuntza sendoa lortu du ezbairik gabe, konpainiaren zeinua dena.
Euskadin, Espainiako Estatuan, Europan baita Taiwan, Hego Korea edo Kanada bezalako herrialde urrunetan ere, aitortu zaio egindako lana LASALA konpainiari, leku horietara guztietara iritsi baitira taldearen proiektu koreografikoaren uhinak.
Bere sorkuntzekin hainbat sari lortu ditu, hala nola, Concours Chorégraphique Contemporain Jeunes Compagnies - Les Synodaleseko (Sens, Frantzia) lehen saria, Alcobendas Hiriko Dantza eta Arte Eszenikoen Nazioarteko IX. Lehiaketan lehen saria, Luxury Awards Jaialdiaren saria Premium kanpaina korporatiboan hizkuntzaren erabilera onenaren kategorian LAUESKUren teaser/bideoarekin, Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Feriako publikoaren saria, Euskadiko kale ikuskizun onenaren saria Umore Azokan eta Valladolideko TACeko dantza ikuskizun onenaren saria.