Nabasi 2021eko bukaeran sortzen da Zarautzen. Talde ezberdinetan elkarrekin aritu eta gero, proiektu berri bati hasiera emateko asmoz elkartu ziren Íñigo, Ion, Lander eta Patino. Emo eta post-hardcorea oinarri hartuz, 'Lahar' osatzen duten 8 kantak (Azküe Soinua estudioan grabatuta, Iñigo Azkueren gidaritzapean, eta Víctor Garcíak masterizatuta, Ultramarinos Costa Bravan.) autosufizientzia ariketa bat direla esan genezake. Lau pareten artean sortutako unibertso bitxi eta berezi baten islada.
Entzun hemen: