Bihar Txotxongilo Taldea

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Bihar Txotxongilo Taldea

Bihar Taldea 1972. urtean hasi zen aktore-antzerkian, 1979. urtean, BIHAR Taldea txotxongiloen mundu zoragarrian sartu zen, eta, hasiera batean, esku-txotxongiloak eta hagaxka-txotxongiloak erabili zituen. Harrezkero, ikuskizun bat sortu du urtean, eta gehienak gaur egungo errepertorioan daude ikusgai. Taldeak estilo bereizgarria dauka, eta era guztietako txotxongiloak eta eszenografiak sortzen ditu arreta handiz eta estetika atseginez.

29 urteotan, taldeak 4.000 ekitaldi baino gehiago eskaini ditu, era guztietako lekuetan; esate baterako, Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan edo Euskalduna Jauregian. Horrez gain, txotxongilo-jaialdi ospetsuenetan ere parte hartu du, eta Euskal Herriko udalerri gehienetan eta, Galizian eta Balearretan izan ezik, autonomia-erkidego guztietan eskaini ditu ikuskizunak. Gainera, Japonian, Txinan, Indian, Mexikon eta Frantzian ere ikusi ahal izan dituzte Bihar Taldearen txotxongiloak.

1993. urtean, taldeak Barakaldoko Nazioarteko Kale Antzerkiaren Jaialdiko talde onenaren saria jaso zuen; eta orain dela gutxi, Bilboko Itsasadarreko Ezkerraldeko Sortzaileen Burdiña saria.

BIHAR Taldea Unima Euskal Herria elkartekoa da (Nazioarteko Txotxongiloen Batasuna), 1984. urtean sortu zenetik ia-ia.