LaRutan izenpean, Maria Andres-ek (Euskal Herria), fundatzaile eta zuzendari moduan, eta beronekin kolaboratzaile lanak eginez diharduten beste hainbat sortzailek eraturiko lan koreografiko zein arte eszenikoetako lan anitz aurki ditzakegu. Proiektu honen helburu nagusia, sortzaile independienteei euren egonezinak partekatzeko eta euren artean aberasteko aukera emango dien plataforma ikuskor bat eta lankidetza sare bat eratzea izango da, beti ere hazkuntza profesionala bultzatuko duen elkarkidetza sustatuz.
LaRutan konpainia arrunt baten ikuspegitik haratago doan proiektu internaziola da, epe luzera lan talde modura funtzionatuko duen komunitate txiki bat izatea baitu helburu.
Lanen ekoizpenerako hainbatetan izan du Eusko Jaurlaritzaren laguntza, beste erakunde batzuen kolaborazioaz gain, La Fundición (Bilbao) eta Pakidermo (Bilbao) esaterako.
Jasotako sarietatik honakoak azpimarra ditzakegu: Madrilgo Koreografia Lehiaketaren XXVI. Edizioa (Depouiller), BIDE sariarekin, Barcelona International Dance Exchange. XI. Dantza eta Arte Eszenikoen Lehiaketa Internazionala ADAE.