Euskal Herriko gaztetxe mugimenduen artean lehenengoetarikoa izan zen Andoaingo gaztetxea. 1984. urteko azaroan okupatu zen Angurasutegi kalean zegoen eskola zaharra, eta 12 urtez gazteen etxea bilakatu zen. 80. hamarkadako punkrock musika eztanda zuzen zuzenean bizitu zen, bertan buruturiko emanaldiak ehunka izan zirelarik,usika, negozio hitzaren gainetik, sentimendu, aldarrikapen eta gozamenenerako tresna bihurtua. Azken batean, DIY (Zuk zeuk egin) filosofian oinarrituriko bizi filosofia muturrena eramana.