Aste Santuan eta uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, donostiarrek eta hirira etorriko diren bisitariek Urgull mendiko udal eraikinetan eskaintzen diren zerbitzuetara gerturatzeko aukera izango dute.
Liburutegian (Damen Bateria), astelehenetik igandera irekita egoten da, goizean 11:00etatik 13:30era eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara (udan) eta 11:00etatik 13:30era eta arratsaldean 16:30etatik 18:30etara (Aste Santuan). Bertan, haurrentzako liburu, joko dibertigarriak eta Interneten nabigatzeko aukera eskaintzen da. Helduek, berriz, liburuak eta egunkariak irakurtzeko aukera dute. Donostia Kulturako liburutegien bazkideak eta oro har Irakurketa publikoko sareko bazkideak Urgulleko liburutegian dauden liburuak maileguan hartu ditzakete eta etxera eman irakurtzeko.
Horretaz gain, haurrentzako jarduera bereziak antolatzen dira, astelehen eta ostegunetan arratsaldeko 17:00etan ipuin kontaketaren ordua izango da.