Donostiako Aquariumak Europako ozeanario onenetariko bat dauka. 360ºko tuneldun ozeanario ikusgarrian marrazoak ikusteko aukera dago. Horrez gainera, hamar akuario inguru daude medusak, itsas-zaldiak eta arrain mota ugarirekin. Ukipen-akuarioa ere badauka bisitariak bertan bizi diren animaliak uki ditzan.
Fauna eta flora eskaintza zabalari esker eta eskaintzen dituzten jarduerei esker, itsas munduan zehar ibilbide didaktikoa egin daiteke