Ezkurdi Udal Erakusketa Aretoa Ezkurdi plazan dago. Ezkurdi plaza zaharra urbanizatzeko lanak 1970 eta 1971. urteetan egin ziren, Fernando Olabarria Delclaux eta Daniel Fullaondo Errazu arkitektuek zuzenduta. Plaza hori egiteagatik, COAVN-eko Pedro de Asua Saria jaso zuten.
Plaza zahar horretako beheko solairuan Kulturako Udal Gelak daude eta 1971ko urriaren 28an inauguratu ziren gela horiek. Inaugurazio ekitaldira momentu hartan Espainiako printze eta printzesa zirenak etorri ziren.
Lehen urteetan Gerediaga Elkarteak kudeatzen zuen espazio hau (zehazki, Basilio Aranak, Jesús Astigarragak eta Leopoldo Zugazak). Gaur egun, Durangaldeko Artisten Elkartea da gelen kudeatzailea, Durangoko Udalarekin elkarlanean.
Erakusketa Gelak zirkulu erdi baten ezkerreko zatiaren forma dauka. Hauexek dira Erakusketa Gelaren neurriak:
LUZERA (Luzera handiko espazioa): 27 m
ZABALERA: 4,85 m
AZALERA ERABILGARRIA: 115 metro karratu
Gelaren bi hormak erabil daitezke panelak edo behar diren euskarriak kokatzeko