Iturri Kultur Etxea (Elorrio)

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Iturri Kultur Etxea (Elorrio)

Eskulanen gela
Margoketa eta eskulanen ikastaroak ematen dira Esku-lanak Colectivo Artesano elkarteak antolatuta.

Erakusketa gela

Dantza aretoa
Bertan Besaide Dantza Tadleak euskal dantzak irakasten ditu eta Udalak antolatutako dantzak ere ematen dira: sabel dantza, koreografia modernoak…

Areto Nagusia
Areto nagusia espazio polibalentea da. Bertan hitzaldiak, ikastaroak, proiekzioak, bilerak,… egiten dira. Aldez aurretik erreserbatu beharra dago. Proiektorea, ordenagailua, fokoak eta Internet erabiltzeko aukera du.

Elkarteen gela
Iturri kultur etxeko hainbat gela Elorrioko zenbait elkarteren egoitza dira: EAT-Elorrioko Argazki Taldea, O.N.G. Kainabera GKE, Esku-lanak Colectivo Artesano, Elorrixa Ekologi Taldea, Intxorta Asti Elkartea, Besaide Dantza Taldea, Elorri-lore Andreen Elkartea, Lilika Emakume Taldea, Iturri-zoro Elkarteartea, Auzo Koordinakundea, Sociedad Filatélica y Numismática eta Lajwad Elorrioko Sahararen Lagunen Elkartea.

  • eko-artxiboa (Elorrixa Ekologi Taldea)
  • argazki-laborategia (Elorrioko Argazki Taldea)
  • eskulanen eta margoketa ikastaroak (Colectivo Artesano Esku-lanak)
  • aisialdiko ekintzak (Intxorta Asti Elkartea)
  • emakume-ikastaroak (Elorri-Lore Andreen Elkartea – Lilika Emakume Taldea)
  • ume errusiarrei harrera (Kainabera Elorrio Solidaridad: www.kainabera.org)

Non