Idiazabal gaztak ez du aurkezpen beharrik, zaporean du muina, eta autentikotasunean arrakasta. Hori medio dela, Idiazabalera gerturatzea gaztaren hiribururako bidaia da. Gure mugetatik haratagoko merkatuak bereganatu dituen zaporearen nondik norakoak ezagutzeko Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa ezagutu beharra dago.Museoko bisitak Idiazabal gazta dastatzeko aukera eskeintzen du.
Idiazabal Gaztaren Zentrotik metro gutxitara dago J. Aranburu gaztandegia, gazta egiteko zentro moderno eta ongi hornitua. Ardiak jeitzi eta gazta egiteko sasoian, fabrikazio eta gorderze prozesuak ikusteko aukera eskeintzen du.