Portugaleteko Liburutegia

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Portugaleteko Liburutegia

Portugaleteko liburutegi publikoa nagusi eta txikientzako espazio kulturala da. Bere helburu nagusia komunitatearen informazio, kultura eta aisialdi beharrak betetzea da. Bertan artxibo historikoa topa dezakezu, XV. mendetik 1905erarteko gure hiribilduaren kultura eta historia ezagutzeko lekua.

Erabiltzaileak mezu elektronikoan hala bere izen eta abizenak nola liburutegiko karnet-zenbakia agertuko ditu. Halaber, Euskadiko Liburutegien Sareko katalogo kolektibotik jaitsi beharreko galdetegi ofizialak erabiliko ditu.

Zerbitzu nagusiak:

Helduentzako ikasgela eta irakurgela eta haurrentzako irakurgela daude liburutegian. Sarrera askea eta dohainekoa da.

Gelan kontsultatu

  • Irakurketa gelan liburutegiko materiala erabiltzeko ez da txartelik behar.

Mailegua

  • Zerbitzu hau erabiltzeko, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide txartela eduki behar da.
  • Hiru liburu maileguan eraman daitezke 21 egunetarako, behin berriztagarriak baldin eta erreserbarik ez badago, eta material bereziak (CD, DVD, aldizkako argitalpenak) 7 eguneko epearekin.
  • Ezin dira mailegatu, beste batzuen artean, erreferentzia bilduma eta aldizkako argitalpenen azken alea.
  • Horrela eskatzen duten erakunde publiko eta biztanle kolektiboei maileguak egin ahal zaizkie.

Zerbitzu gehiago

  • Informazio bibliografikoa.
  • Bulegotika eta Internet.
  • Talde-bisitak.
  • Erreprografia.
  • Irakurketa sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak.

Non