2011ko maiatzean ireki zen Alondegia Kultur Etxe gisa eraberrituta. Ordutik, Alondegia da kultur etxea, baina Foronda Jauregiak ere kultur erabilera izaten jarraitzen du, ikastaroetarako eta kultur taldeen bulegoetarako batez ere.
Alondegiko azpiegiturak
- Oxford erakusketa aretoa: erakusketa, bilera, emanaldi... kultur ekimen ugari egiteko aukera ematen duen aretoa.
- Bilera gelak Herriko kultur eta aisialdiko talde eta elkarteek dohain erabili ditzakete lokalak (betiere, irabazi asmorik gabekoak badira). Irabazi asmoa duten entitateek udal ordenantzetan araututako prezioa ordaindu beharko dute. Eskaerak aurrez egin behar dira.