Eraikina herriko arkitektura tradizionaleko eraikin esanguratsuenetako baten birgaitzearen emaitza da. Eraikin sendoa da eta hiru mende baino gehiago ditu. Bi isurialdeko estalkia du, fatxada hareharrizko harlanduzkoa eta teilatu hegaleko moldekatzeak eta taillak jatorrizko zurarekin eginak. Solairu bat baino gehiago ditu. Beheko solairuan ekitaldi-areto nagusia eta hainbat ekipo informatikoz hornitutako informatika gela daude. Lehen solairuan erabilera anitzetako bost gela daude. Bigarren solairuan udal liburutegia.
Kultur etxean kultur jarduerak egiten dira urtean zehar, hala nola, kontzertuak, antzezlanak, etab. Informatika gela informatika ikastaroak emateko erabiltzen da. Halaber, udalerriko elkarteek aukera dute gelak erabiltzeko, aldez aurretik baimena eskatuta.