BBK Kuna, GJHen Etxea, gizarte-berrikuntzarako gune bat da, eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lotutako hainbat eragilek parte hartzen dute bertan, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
BBK beti egon da Bizkaiko errealitateari lotuta, eta bertoko erronkak konpontzen ibili da. 100 urte baino gehiagoz, Bilbok eta Bizkaiak unean-unean izan dituzten premia edo beharrizanei erantzuteko proiektuen buru izan da. Gizartea gero eta konplexuagoa da, eta erronka horiek ere bai.
GJHen Etxeak proiektu berritzaileak sustatzen ditu Bilbo Zaharraren bihotzetik, hainbat erronkari irtenbideak emateko, adibidez, adinekoen zahartze eta bakardadeari, klima-aldaketari, iraultza teknologikoari, hirien eraldaketari, edo migrazioari. Agenda 2030ari lotutako erronkak dira, inor atzean utzi barik gizarte gisa hazten jarraitu ahal izateko gainditu beharrekoak.