Gune hori, beraz, erakusketa aretotarako eta udal ekoizpen-zentroaren obren biltegitarako baliatuko da, eta han erakutsiko dira bai Fundazioko artisten ekoizpenak, bai haren bilduma handia.
Herriak Egiten funtsak finantzatzen du handitzeko proiektua, eta, beraren bidez, BilbaoArteren erakusketa-gunea beste leku batera aldatuko da, urian erdialderago, uriko kultur bizimodurako leku estrategikoago batean, Guggenheim Bilbao Museotik eta Arte Ederren Museotik gertu.
“Nahiz bilbotarrek, nahiz Bilbora bisitan datozenek, orain, errazago izango dute Udalaren Arte Zentro honetara sartzea eta erakusketak gozatzea, eta orobat Fundazioaren bildumako funtsen erakusketa kolektiboak”, adierazi du alkateak.